XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) pentsamoldeak baldintzatzen, jakina, baina kulturak bai, eta zehazkiago gizartearen egoera soziolinguistikoak berak.

Hortxe dugu gakoa.

Baina hobeto ulertarazteko, hona ekar ditzagun guztiz lagungarriak diren Peeter Tulviste irakaslearen ikerketak 26- TULVISTE. P. (1987). The cultural-historical developement of verbal thinking. A psychological study. Valgus. Tallin.

Jakina denez, Luriak eta Vygotskyk pentsamentuaren garapena baldintza sozio-historikopean kokatu ohi dute.

Garapen psikologia klasikoaren arabera, Piageten teoriaren arabera esate baterako, ezagutza subjektu eta objekturen arteko elkarren eraginez eraikiz doan bitartean, sobietar psikologiak tartekatzen ditu harreman hartan bertako gizartea zein kulturen aurrebaldintzak 27- Gogoratu ezazue Vygotskiren lehengoetariko itzulpenak J. Piaget-en eranskin kritikoak eta guzti mendebaldartu zirela (ikus besteak beste, Pensamiento y Lenguaje 5. oharra), eta funtsean hizkuntzaren erabilera.

Hau da, eskolatze zein alfabetatze edota hizkuntz normalizazioari buruzko bertako egoera medio hurbilduko dira ezagutzazko prozeduren bilakaera hartara.

Piagetentzat ezagutza ekintzetan eta eragiketetan oinarritu bide da bere desarroilorako.

Sobietarrek, kultur baldintzaren barnean hizkuntzaren egoera (gehienetan beren ikerketetan ikusi denez, hizkuntz ukipen egoera diglosikoa besterik ez dena) aipatzen dute ezinbezteko tartekari gisa.

Piageten eraginez alde batetik eta, Stalinismoaren ondorioz bestetik (ikus 25. oharra), hizkuntz ukipen kultur egoera diglosiko horrek nola baldintzatzen duen pentsakeren ekoizpena ez da behar bezala aintzakotzat hartu.

Ondorioz, ikertu ahal izateko Peeter Tulvisteren bezalako laguntzak eduki arte itxaron behar izan omen dugu.

Tulviste Luriaren ikaslea eta lankidea izan zen Moskuko Psikologia Fakultateko lehenengo promoziotik (hirurogeigarren hamarkadatik hain zuzen).

Ezagutzaren garapenari buruz Uzbekistanen egindako antzerako ikerketak jarraitzerik izan zuen Siberiako Taimurreko Ganasanz herritarren artean, eta egun Estoniako Tartu Unibertsitatean dugu irakasle nahiz eta, era berean, EE.BB.etako Clark Unibertsitateko ikertzaile taldearekin aritu eta, horrexegatik besteak beste, M. Cole eta J. Brumerrekin harremanetan egon.

Tartuko Unibertsitatean aspaldidanik kultur semiotikari buruzko ikerketen tradizioa egonik 28- LOTMAN. J. (1979). Semiótica de la cultura. (La escuela de Tartu) Cátedra. Madrid. alde batetik, eta Ganasanztarrekin pasatutako egonaldiek bestetik eragiten zuten Tulvistengana aurreko sobietar psikologiaren ekarpena gizarte hizkuntzalaritzaren arabera birformulatzera.

29- "Un pequeño grupo llamado Ganasanz que quizá debido a que tienen una alta estima sobre ellos mismos han preservado su propio lenguaje, cultura, etc.... La comunicación fué bastante fluida con este grupo étnico ya que los hombres, a diferencia de las mujeres que únicamente hablaban su lengua nativa, hablaban además el ruso". (op. cit. 25. oharra)